XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Selmak ezin zuen gertatzen ari zena sinetsi; oihanean barrena zihoan, aihen belarrezko tunel batetik.
Honela mintzatzen zitzaion bere aurretik zihoan lehoia:
Eta oihan guztian zehar musika jainkozko hura entzun zitekeen:
Eta zuhaitzek ere, mutu egonagatik, euren adarrak melodia zoragarri haren konpasean mugitzen zituzten.
Bat-batean Selma printzesaren adats beltz kizkurra poliki-poliki bustitzen hasi zen; tunika ere gorputzari itsasten hasi zitzaion hodeiek eskainitako bainu zerutiar hura hartzen hastean.
Bitartean, han behean gertatzen ari zen guztiari begira zegoen Hodei Zurik bere lagun Haizeri deitu behar izan zion, urik gabe gelditzen ari zelako.
Haizek, berriz, Itsaso adiskidearengana jo zuen laguntza eske: